LAUGAVEGUR IV

islandia,Mendia,mendiko argazkiak

Laugavegur, 3. eguna

Álftavatan – Émstrur

2017-08-15

Gauan zehar eta aterpe barnean izan arren haizea bortizki entzuten zen eta euria ere dezente egin du, goiza berdin hasi da, negu gorria gaudela dirudi; gero aterpeko zaindari batek bertan jada udazkena zela erran zidan, eta noski Islandiako mendialdeko udazkena ez da hemengo udazkena; sorte izan zen aterpean lekua lortu izana.

Advertisements

LAUGAVEGUR III

islandia,Mendia,mendiko argazkiak

Laugavegur, 2.eguna

Hrafntinnusker – Álftavatn

2017-08-14

Gaua gogorra izan da, euri dezente egin du eta gainera haize asko ere ba zegoen, hau dela eta azkenean hezetasuna denda barnera sartu da esnatzerakoan euria egiten jarraitzen du, lasaitasunez hartzen dut, egun luzea eta etapa motza dira eta. Atertzen den une batean denda biltzen dut ziztu bizian, eta dena prest dudanean Álftavatnruntz abiatzen naiz.

LAUGAVEGUR II

islandia,Mendia,mendiko argazkiak

LAUGAVEGUR, 1. ETAPA

Landmannalaugar – Hrafntinnusker

2017-08-13

              Reikiavik​eko BSI autobus konpainiaren bus geltokian goizeko 8etan 4×4 autobusa hartu nuen eta 12:30ak aldera Landmannalaugarera iritsi nintzen, bertan informazioa lortu eta ateratzeko prest nintzenean euria hasi zen, beraz eta babeslekua lortu ondoren bazkaltzeko zerbait prestatu nuen ea atertzen zuen espero egiten nuen bitartean.